Revolutionary Grooves x 77

Musikaren garrantzia azpimarratzeko gai izan gara beste behin ere Naiz irratiko Revolutionary Grooves saioan astelehen honetan. Musika elektronikoaren burbuilaren barruan jarraitu nahi izan dugu eta gauzak horre, sesio berezi batekin etorri gara. 2001.urteko doinu instrumental dantzagarrienei egin diegu tartea erritmorik bizienekin.

TRACKLIST
——————

1. Model 500 – I Wanna Be There
2. Rui Da Silva – Earth
3. Individual Orchestra
4. Isolée – Beau Mot Plage
5. DJ Sneak – Dancin’ Therapy
6. Ciudad Feliz – Bada
7. En-Core – Coochy Coo
8. Hatiras – Spaced Invaders
9. Harrison Crump – Get Boogie part.2
10. Venet Joki* – Cheap Heat
11. Steve Frisco – Z Source
12. Good Guys – Hypergroove
13. Kead – Whatchugonnado
14. The Controllers – Bitch On Ice
15. Aphrohead – Days Of The Phuture 96 2001 remix
16. L.A. Williams – Lights Down Low
17. Fred Everything – Universal Mind (Blakkat Mix)
18. Kit Clayton – Belt Frictional Problem

Revolutionary Grooves | EHko Rap-aren 20.urteurrena- Selektah Kolektiboa

Beste astelehen batez ere kantu ederrak entzuteko aukeran izan gara Naiz irratian ‘Revolutionary Grooves’ saioari esker gaueko hamaiketatik aurrera. Oraingo honetan Euskal Herriko Rap musika estiloaren 20.urteurrenari egin nahi izan diogu omenaldia guk ere eta gauzak horrela, Selektah kolektiboaren kantuak entzuteko tartea hartu dugu.

Gipuzkoako talde hau 2000.urtean sortu zen eta 5 urte buru-belarri lanean aritu ondoren agur esan baziguten ere, diskografia esanguratsua utzi ziguten. Ezagutzera eman zuten lehen diskoak badu nabarmentzeko zerbait, izan ere, euskarazko lehen Hip Hop diskoa izan zen beraiena.

TRACKLIST
——————

1. Selektah kolektiboa – D.J DZ sesion
2. Selektah kolektiboa – Dia tras Dia
3. Selektah kolektiboa feat. Force II frap – Elkartasun giroa
4. Selektah kolektiboa – Joan dira Joan (aek kantuz)
5. Selektah kolektiboa – Hip hop bizitza
6. Selektah kolektiboa – Vosotros en Irak (Bagdad rap)
7. Fermin Muguruza Feat. Selektah kolektiboa – Diru espainol zikina. (FM99.00 Dub manifest)
8. Selektah kolektiboa – Gora gaileta
9. Selektah kolektiboa – Kazetariak
10. Selektah kolektiboa – Koktel molotoff
11. Selektah kolektiboa – UPN west edo unionisten arropuzkeria
12. Selektah kolektiboa – UPN west side
13. Selektah kolektiboa – Conexión
14. selektah kolektiboa – Hiphop cabrón
15. Selektah kolektiboa – Outro + bonus track

Revolutionary Grooves | EHko emakume RAP abeslariak #75

Aste honetako ‘Revolutionary Grooves’ saioan Euskal Herrian geratu ahal izateko tarte paregabeaz baliatu nahi izan dugu. Hori gutxi izango balitz, beti moduan, musikari tarte bikaina egiteko aprobetxatuz Euskal Herriko emakume abeslariak izan ditugu protagonista nagusi astelehen gauean.

Euskaraz eta gaztelaniak kantuan aritzen diren Rap edo Hip-Hop kantuak izan ditugu entzungai Naiz irratiaren uhinetan. Musikalki, Rap estiloko baina baita kutsu elektronikoa duten lanei ere tartea egin nahi izan diegu. Ez dugu inolako aitzakiarik izango aste honetako saioa entzung abe geratzeko ere.

TRACKLIST
——————

1. La chula potra – Burden trap
2. La chula potra – Niño quiérete mucho
3. la chula potra – Una bofetada
4. La furia – Lo llamais cielo
5. Haizea – Hitzak
6. La basu Aneguria, BocadeBaba, Maysa Daw
7. Aneguria – Pequeñita
8. La basu feat.Aneguria – Trakamatraka
9. Ziztada & Rlantz – kai ta lan
10. Haizea – Petricor
11. Ningra – Hazia
12. Ningra , Haizea, DjX – halabedi sessions
13. Laize Mc – Katana

Revolutionary Grooves | Maisha MC #74

Etxean geratu gara aste honetako ‘Revolutionary Grooves’ saioaren minutuak burutu ahal izateko, eta modu horretara Euskal Herriko raparen 20.urteurrena ospatu nahi izan dugu. Maisha MC izan dugu gaurko errege, musika ekoizlea, DJ-a, Euskal rap abeslaria eta zinemagilea da. Ez du ibilbide batere makala, eta txundituta geratu gara benetan musika munduan kaleraturik dituen lanak entzutearekin soilik.

121 krew eta Patrol Destroyers taldeetan ere jarduten du bizkaitarrak. 2006.urtean kaleratu zuen bere lehen single-a, baina guk errepaso orokor bat egin nahi izan dugu bere ibilbidearen inguruan ere ezagutza maila handiagoa izan dezagun aurrerantzean. Asteko ‘Regrooves’ beraz, kalitatezko edukiz beteta etorri dela esan beharko genuke.

TRACKLIST
——————

1. MaishaMc – Txalaparta beat
2. MaishaMc – Alboka beat
3. MaishaMc – Soluzioa
4. MaishaMc – Oteizaren irrintzia Marten
5. MaishaMc – West coast txistu
6. MaishaMc – Gernikako arbola
7. MaishaMc – Dali freestyle
8. MaishaMc – Frisco x Baraka
9. MaishaMc – I just wanna dream
10. MaishaMc -Hodeietan
11. Patrol destroyers – agur xiberua! remix
12. 121 krew – arkakusoak
13. Cochise MC & Cold Showda – What up Basque (Prod. by Maisha MC)
14. EH3 – intsumisioa (MAK, Norte Apache, Fat fish, Daddy Jeff, maisa Mc, endika ¨la haine¨, Odei Barroso)

revolutionary groovee #73

Udaberri beteko giro arraroa izan dugu astelehen honetan Euskal Herrian, eta horri guztia zentzua bilatzen saiatu gara oriangoan ere ‘Revolutionary Grooves’ saioan gaueko hamaiketatik aurrera. Bi musika talderi egin nahi izan diegu tartea gurean, Norte Aprache eta 121 Krew taldeei hain zuzen ere. Lehenik aipatutakoa 2007.urtean sortu zen eta 2009an kaleratu zuen bere lehen diskoa. Aitor (DJ), MCak, Ibon eta Rayco kideek osatzen zuten eta 2015ean, beraien ibilbideari agur esatea erabaki zuten.

121 Krew musika taldeari dagokionez berriz, 2000.urtean sortu zela esan behar dugu, eta 16 urteko ibilbide luze bezain zabala izatera iritsi ziren. Urte guzti horien artean zenbait kontzertu eskaini zituzten, grafiti taldea ere izan zelarik. Endika Lahaine, Lamá, Maisha ta Rufoh, Hawa (beats), David Nanclares(beats) eta Unai González (teknikaria) ziren 121 Krew izenpean jarduten zuten kideak.

TRACKLIST
——————

1. Norte apache – Puño en alto

2. Norte apache – Sai

3. Norte apache – Ireki zure steak

4. Norte apache – Gorroto urdina

5. Norte apache – Marseille estilo

6. Norte apache – Lortuko dugu

7. 121 krew – Intro mixtape vol1

8. 121 krew – Gora baraka behera neguri

9. 121 krew – EH3

10. 121 krew – Supersurrik ez

11. 121 krew – Etxe handi

12. 121 krew – Amets gazteak

13. 121 krew – Arkakusoak

14. Endika Lahaine eta Hawaiiano (Kid – Alcatraz)

15. Endika Lahaine eta Hawaiiano (Kid – La cueva)

16. Endika Lahaine eta Hawaiiano (Kid – Jurassic park)

revolutionary grooves #72

Bueltan izan gara aste honetako txanda betetzeko Naiz irratiaren uhinetan Revolutionary Grooves saioarekin, baina ez dugu edozein modutara bete beste behin ere. Aste honetakoari dagokionez, M.A.K Euskal Rap taldea izan dugu gai nagusi, 2003.urtean sortu ondoren, lehen diskoa kaleratu zuten urte gutxira. Lehenaren ondotik ordea, beste horrenbeste etorri ziren: Suari darion kea 2005, Suaren garai, Errauts errekai 2007, Hauts eta Errauts erremix 2008, Kanal akustik 2010.

Ziburu inguruko bost lagunek osatzen dute taldea; Mathieu langon, JO txaputxino, John ehierabide, DJ Alf eta Xabi. Hip-Hop musika Euskal Herrian ezagutaraztea izan da hasieratik beraien helburu nagusietako bat. Lehenengo urteei erreparatzen jarrita, Mirkofon Addikt Klan izena zuen hasiera batean, baina beranduago, Mikorfon Askatu Komandoa bezala jarraitu zuten. Jhon Ehierabide, Martxelo (beteria), Xabier (teklatuak), LO(baxuak), Dj Alf (skratx).

TRACKLIST
——————

1. MAK – M.A.K (suari darion kea 2005)

2. MAK – Prest (suari darion kea 2005)

3. MAK – Ongi pasa (suari darion kea 2005)

4. MAK – Sobera (suari darion kea 2005)

5. MAK – Polizia (suari darion kea 2005)

6. MAK – Bandera beltza (hauts eta erraust erremix 2008)

7. MAK – Kateak (hauts eta erraust erremix 2008)

8. MAK – Tookie (hauts eta erraust erremix 2008)

9. MAK – Guda martxa (hauts eta erraust erremix 2008)

10. MAK – Flor de retama (hauts eta erraust erremix 2008)

11. MAK – Errabbia (dj Alf) (hauts eta erraust erremix 2008)

12. MAK – Ekintza hitza bainon hobe (hauts eta erraust erremix 2008)

13. MAK – Bakardadean (hauts eta erraust erremix 2008)

14. MAK – Agurra (suari darion kea 2005)